Lurraren osaera eta barneko egitura

Barneko egitura
Lurraren barneko egitura hiru ataletan banatzen da: lurrazala, mantua eta nukleoa.
1: azal kontinentala, 2: ozeanoa, 3:goi mantua, 4:azal ozeanikoa
1: azal kontinentala, 2: ozeano, 3: goi mantua, 4: azal ozeanikoa

Lurrazala:
 Lurrazala harriz egindako geruza da. Bi geruza mota daude:

Azal kontinentala:
Kontinente-masak sortzen ditu, eta granitoz ostuta dago, batez ere. 30-70 kilometroko lodiera dauka.

Azal ozeanikoa:
Azal kontinentala baino argalagoa da (10 kilometro gutxi gorabehera), lurraren %78 estaltzen du eta hiru zatitan banatzen da: III. maila, sakonena da eta graboz osatuta dago, II. maila, basaltoz osatuta dago, eta I. maila sedimentuz osatuta dago.

Mantua:
Lurrazalaren eta nukleoaren artean dago eta 2900 kilometrora heltzen da eta bi zatitan banetzen da.
Hemen konbekzio-korronteak gertatzen dira, hau da material beroa igotzen da eta hozten denean behera joaten da. Material hau mugitzean plaka tektonikoak mugitzen dira eta lurrikadak edo sumendiak sortzen dira.

Goi-mantua: 
Mohorovicic etenean hasten da eta 670 kilometrotara heltzen da. Perioditaz osatuta dago.

Behe-mantua:
670 kilometrotatik Gutenberg etenara heltzen da.


Nukleoa: 
Lurraren atal sakonena da eta nikelez eta burdinaz osatuta dago. 3500 kilometroko erradioa du eta 6700 gradutara heldu ahal da.
Nukleoa bi zatitan banatu ahal da eta bakoitza  egoera fisiko desberdin batean dago.

Kanpo-nukleoa:
2900 kilometroko sakonetik 5150 kilometrora heltzen da. Likido egoeran dago. Uzten da kampo-nukleoaren konbekzioa lurraren errotazioarekin konbinatuta lurraren eremu magnetikoa sortzen du.

Barne-nukleoa: 
Bere erradioa 1255 kilometro neurtzen du, eta solido egoeran dago. Uzten da barne-nukleoa Lurra baino azkarrago egiten du biraka, ia gradu bat urtero. Hori esan nahi du 400 urtetan gutxi gorabehera
buelta bat gehiago egiten du.

Etenak:
Etenak esaten digu noiz aldatzen den lurraren atalak. Onda sismikoak aztertzean konturatzen zara atal bakoitzean ondak azkarrago ala motelago joaten dira materaialengandik, horregaitik zintzialariek konturatu ziren atal ezberdinak daudela. Lau eten daude:   

Mohorovicic etena: Lurrazalaren eta mantuaren artean dago. Ez dago beti sakonera berberan
Repetti etena: Goi-mantua eta behe-mantua banatzen du. 670 kilometroan dago.
Gutemberg etena: Mantua eta nukleoa banatzen du. 2900 kilometroan dago.
Lehman etena:  Kampo-nukleoa eta behe-nukleoa banatzen du. 5150 kilometroan dago

No hay comentarios:

Publicar un comentario